WWW.ZUMAIAPNV.COM
Zumaiako udalerriko EAJ-PNV udal taldeak, “Gipuzkoako SOS Haur Lapurtuak” elkartearen inguruan, Osoko Bilkurari honako mozio hau aurkezten dio:
“SOS Haur Lapurtuak” irabazi asmorik gabeko elkartea da. Jaioberrien bidegabeko jabetzeen edo adopzio irregularren susmoa duten familiei aholkularitza ematea, nora jo azaltzea eta informazioa ematea dira elkartearen helburu nagusiak
“SOS Haur Lapurtuak” elkarteak hainbat urtetan zehar ustez lapurtutako haurren auzia argitzearen alde lan egiten du familiei egia jakiteko eskubidea bermatu behar zaiela aldarrikatuz Internet eta hainbat sare sozialen bidez harremanetan jartzen hasi ziren familia kaltetuak susmoak egi bihurtu zirela frogatzen hasi ziren.
Gipuzkoa kaltetu gehien dituen lurraldea da. Hirurehun kasu baino gehiago jaso dira dagoeneko eta kaltetu horietatik 200 inguru auzitegietan daude. Salatu diren kasuak ugaritzen egin dira.
Zumaian, eta momentuz, bi familia dira kaltetuak eta horietako kasu bat epaitegian dago.
Aurrekoaren arabera, Zumaiko EAJ-PNV taldeak ondoko mozioa aurkezten du:
1) Zumaiako Udalaren atxikimendua GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, LAPURTUTAKO HAURREN AUZIARI BURUZKO LAGUNTZA-ESKAERARI ETA LANKIDETZARI BURUZ.
2) Eskumena duten tokiko erakundeei behar diren eta haien esku dauden neurri guztiak hartzeko eskaera, aipatutako elkarteak eskatzen duen egia-eskubidea bermatzeko .
3) “SOS Haur Lapurtuak Elkartea”-ri laguntza ekonomikoa ematea, neurri batean familia hauei, egia- eskubidea bermatzeko, sortzen zaizkien gastuei aurre egin ahal izateko, (bidaiak, telefonoak, abokatuak..)
Zumaia, 2012ko urtarrilaren 23a
EAJ-PNV udal taldeak

0 comentarios-iruzkin:
Publicar un comentario en la entrada