ABERTZALETASUNA ZURE EGINEZ BIZI

Uzturre Fundazioak antolatutako hitzaldi zikloa “Abertzaletasuna zure eginez bizi” lemapean hitzaldi ziklo bat antolatu du Tolosako Uzturre fundazioak. Bertan hizlari gisa arituko dira Xabier Arzalluz, Markel Olano, Joseba Egibar, Juan Jose Ibarretxe eta Iñigo Urkullu.


Halaber, zikloarekin batera, aurten hil diren lau jeltzale esanguratsu gogoratuko ditu Uzturre Fundazioak: Jose Maria Agirre Txato Jaurlaritzako Ekonomia sailburua eta Kutxako lehendakari ordea izandakoa, Mikel Atxaga kazetaria, Gorka Agirre EAJren nazioarteko harremanetarako arduraduna izandakoa eta Begoña Revuelta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea eta Juan Jose Ibarretxeren idazkaria izandakoa.

Hitzaldiak azaroaren 12an, osteguna, hasiko dira Xabier Arzalluzen eskutik. Gaia: “EUSKAL HERRIA, mapa bat baino gehiago”.

Ondoren 19an, berriro ere osteguna, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olanok, “EUSKARArik gabe Euskal Herririk ez” hitzaldia emango du.

Bi hauek Tolosako Kultur-Etxean emango dira.

Hirugarrena Joseba Egibarren eskutik etorriko da. Erabakitzeko Eskubideaz arituko da GBBko presidentea, “Erabakitzeko Eskubidea: arazo ala konponbide”.

Hitzaldi hau ostiralean izango da, azaroaren 27an, Tolosako Batzokian.
Aurrekoak bezala hitzaldi irekia da. Eta azken hitzaldia Juan Jose Ibarretxeren eskutik abenduaren 3an, osteguna, Tolosako Kasinoan. KONPROMISO POLITIKOA izango du mintzagai Lehendakariak.
Zikloari amaiera emateko Uzturre fundazioak abenduaren 13rako, igandea, saio eta jaialdi politikoa antolatu ditu. Bertan aipatu lau alderdikideen oroipen berezi bat egingo da. Jaialdia 12etan hasiko da eta egun osoan zehar ospatuko da. Hitzaldi politikoa hamabi eta erdietan izango da Joseba Egibar eta Iñigo Urkulluren eskutik.

La fundacion Uzturre presento unas jornadas de conferencias en torno al nacionalismo durante los meses de noviembre y diciembre, dichas jornadas finalizaran el 13 de diciembre con un mitin a cargo de Egibar y Urkullu.
ABERTSALETASUNA : VIVIR UN COMPROMISO
Las conferencias las inaugurara el 12 de noviembre Xabier Arzalluz ex-presidente del EBB y el titulo de la conferencia sera “Euskal Herria, algo mas que un mapa”
El 19 de noviembre sera el turno de Markel Olano Diputado General de Gipuzkoa y la conferencia se centrara en el euskera “Euskerarik gabe ez dago Euskal Herririk”
El 27 de noviembre sera el turno del presidente del Gbb y portavoz en el Parlamento Vasco Joseba Egibar Artola y la conferencia girara en torno al derecho a decidir
El 3 de diciembre visitara la villa papelera el LEHENDAKARI JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU sobre la ponencia de “El compromiso politico,una opcion,una necesidad,una obligacion” (bertan ikusiko gara LEHENDAKARI)
Las jornadas concluiran con un mitin el 13 de diciembre a cargo de JOSEBA EGIBAR e IÑIGO URKULLU
Las jornadas serviran para rendir un merecido homenaje a cuatro grandes JELTZALES que nos han dejado durante el presente año, TXATO AGIRRE,MIKEL ATXAGA,GORKA AGIRRE ETA BEGOÑA REVUELTA

3 comentarios-iruzkin:

Anónimo dijo...

Gerlan hildako gudari haiek edota Agirre lehendakariak burua altxa ezkero zer esango ote lukete zuen "abertzaletasunaz"...

Anónimo dijo...

Zer esango luketen???. Zurea baino gutxienez bi aldiz benetakoagoa dela, hasteko. Eta hortik aurrera, beste mila apreziazio.
Nahi al dezu elkarrizketa honekin jarraitu edo esan duzuna esanda argudioak amaitu zaizkizu?.

Anónimo dijo...

Haine helburua euskal estatua lortzea zen, Arzallusena bezalaxe. Orain berri zer? Urkuluk Espainian kabitzen gerala dio, eta hori ez da nik ezagutu dudan EAJ inondik inora. Zer diozu horri buruz, zuk ere espainian kabituko zinela uste al zenuen garai batean?